Bisita Berroberría-Alkerdi gunera
Berroberria-Alkerdi-Zelaieta gune karstikoan Nafarroan dagoen labar-arte paleolitikoko santutegi bakarra dago. 25.000 urte dira gizakiak barrunbe horien barrualdea erabiltzen duela bizitzeko eta gurtzarako. Paleolitikoko gizon-emakumeek hormetan grabatutako fauna (bisonteak, oreinak eta zaldiak) ikusteko aukera izango dugu. Gainera, leizeak sortu zireneko koralezko arrezifearen geologia aparta ere behatu ahal izango dugu.
Topagunea: Urdazubiko plaza, monasterioaren ondoan. Oharrak: beharrezkoa da mendiko oinetakoak eta esku-argia eramatea. Ibilbidea: Urdazubi herritik oinez abiatuko gara, eta ordu erdi inguruko ibilbidea eginez leizeen ahora iritsiko gara.
Tokia: Urdazubi-Urdax
DATA ETA ORDUTEGIA
- Larunbata, irailak 24 – 10:30
ANTOLATZAILEA
Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundea
Doako magia-ikuskizuna
Tokia: Trikuharry parkea – San Salbatore plaza – Urdazubi/Urdax
DATA ETA ORDUTEGIA
- Igandea, irailak 25 – 18:00
ANTOLATZAILEA
Trikuharry
LAGUNTZAILEA
Trikuharry
Museoa doan bisitatzea
XI. mendetik aurrera herriaren eta monasterioaren historiaren berri ematen duen museoa doan bisitatzea.
Tokia: San Salbatore monasterioa – 31711 Urdazubi
DATA ETA ORDUTEGIA
- Ostirala, irailak 30 -14:00 eta 18:30
ANTOLATZAILEA
Otxondo Evenements


