Antzinako Lodosa eta bere leizeak
Jarduera honetan, leizeetako antzinako bizimodua eta ohiturak eta etxeetan lan egiteko modua birsortuko dira: artilea eta soroetako babarrunak makilaz jotzea, piperrak zuritzea, piperrak kordatu eta fatxadetan zintzilikatzea (Lodosan ohikoa den irudia). Antzinako kantuak, jolasak, auzoko bizitza oro har, bizilagunena, eta abar. Zoriontasuna, nahiz eta garbiketa egiteko hainbat kilometro egin behar zituzten ibairaino joateko eta argirik, txorrotako urik eta komunik ez zuten, ez eta elikagaiak kontserbatzeko modurik ere…
Egun horretan, Lodosak bere jatorria birsortuko du, herriaren esentzia, nola bizi zen etxeetan urik gabe, argirik gabe, etxeko lanak, soroko lanak, piperrak kordatzea, ikatzetan erretzea, piperrak zuritzea eta, noski, amaitzean piperrak dastatzea. Erabat murgil gaitezke auzokide eta senideekin batera kalean bizi zen garai hartan, bizitza osasuntsukoa, eguna pasatzeko korrika egin eta abesten zenekoa. Emakumeek josi eta lastairetako artilea jotzen zuten bitartean, gizonek piperrak txortenetik zintzilikatzen zituzten lehortu eta urte osoan zehar jateko eta hain tipikoak diren baratxuri zopak eta gure plater nafarra, arkumea txilindroian, prestatzeko; edo briskan aritzen ziren bizilagunekin… Jardunaldi hauekin antzinako kantutegiak berreskuratu dira -ia erabat galduta egon arren, Romerotarrek berreskuratuak guk entzun ahal izateko-, emakumeek eta gizonek etxean nola lan egiten zuten ikus dezakegu, txikien denbora nola pasatzen zuten, eta duela 150 urteko egun batez gozatu. Abagune ederra etxebizitzak barrutik eta kanpotik eta haien inguruan berpizten den bizitza ikusteko. Ondarearen Jardunaldiei esker, txikiek eta gazteek, bisitariek eta bertakoek gure herriko, Lodosako, tradizioak, jatorria eta bizimodua ezagutzeko aukera izango dute.
*Lodosak tren turistiko bat jarriko du leizeak bisitatu nahi dituzten eta oinez ibiltzea zaila zaien guztientzat: haur txikiak, adinekoak, desgaitasuna duten pertsonak, haurtxoekin doazen amak eta abar.
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 30, larunbata– 11:00etatik 14:30era