Armarrien ibilbidea
Erdi Aroko trazadura duen Los Arcoseko herrigune historikoko kaleetan eta plazetan barnako ibilaldia, Coso plazako turismo bulegoan hasiko da. Oso baliotsua den armarrien ibilbideaz gozatzeko aukera egongo da, eta haietako batzuk deskribatuko dira. Haietan Los Arcosen bizi zirenen historia beha dezakegu. Halaber, txoko ederrei, atariei eta fatxada armarridunei erreparatuko diegu.
Los Arcosek luzetarako kale luzeak ditu, ibaiaren lerroari jarraiki, eta gaur egun duen itxura barrokoa XVI. eta, batez ere, XVII. eta XVIII. mendeetako eraberritze sakonen ondorio da. San Maria eliza ere aipatzekoa da, Nafarroako barrokoaren multzo harrigarrienetako bat, aberastasun handikoa eta benetan ikusgarria.
Tokia: Coso plaza
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 23, larunbata – 11:30
- Irailak 24, igandea – 11:30
ANTOLATZAILEA
Los Arcoseko Udala