Ibilaldia Ebroko ingurunean barna eta bisita gidatua Legardako ermitara
Mendabiako Udalak Legardako ermita eta haren ingurunea sustatu nahi du. Horretarako Ebrotik, zelaietatik, baratzeetatik… igaroko den ibilaldi bat planifikatu du, ermitan amaituko dena. Baseliza ibaiaren ondoan kokatua dago, ingurune natural batean.
Ermitara iritsitakoan bisita gidatu bat egingo dugu, baselizaren barrutik zein kanpotik, eta Legardako Amabirjinaren historiari buruzko azalpenak emango dira (proiekzioak barruan), baita ermitaren arteari eta historiari buruzkoak ere.
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Igandea, urriaren 4a – 9:00
ANTOLATZAILEA
Mendabiako Udala
LAGUNTZAILEA
María Ángeles Elvira Elvira