Elezaharretako soinuak: Akitaniako Felizia eta Gillenen kondaira Amokainen
Jarduerak Donejakue bidearekin lotura duen Akitaniako Felizia eta Gillen nobleen kondaira irudikatzen du, Amokainen. Kondaira ori oso ezaguna da Obanosko Misterioan antzezten delako, baina askok ez dakite kondairaren jatorria Eguesibarreko Amokain jaurerrian dagoela.
Amokain jaurerria, egun abandonatua eta eraikinak erortzeko zorian dituela, kondairaren antzezpenaren eszenatokia izango da.
Amokainek lotura estua izan zuen beti Elia herriarekin, bai gertutasunagatik (Eliatik 4 km eskasera dago), bai Jaurerrian bizi eta lan egin zuten Eliako familiengatik. Jarduera Eliako Naturaren Interpretazio Zentroan hasiko da, eta bertan egingo zaie harrera bertaratutakoei. Felizia iritsi arte itxoingo dute han, eta Eliako Paisaia Babestuari buruzko bideo baten proiekzioarekin gozatuko dute. Une hori bertaratutakoak zapalduko duten ingurunea errespetatu eta zaintzeko beharraz sentsibilizatzeko baliatuko da. Aurten, Paisaia Babestu izendapena duen ingurune naturaleko soinuen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Feliziarekin eta haren segizioarekin Eliatik Amokain jaurerriraino egingo dugun ibilbidean ingurunea behatu eta harekin gozatuko dugu.
Horrez gain, Felizia Santiago de Compostelatik Elia herrira iritsi dela iragartzen duen eskuzko kanpai jotzea entzungo dugu. Amokainera iritsi eta kondaira ingurune naturalean antzeztu ondoren, jaurerrian bizi eta lan egin zuten pertsonen testigantzak entzungo ditugu. Kontatuko digute nola bizi ziren herrigunetik urrun zegoen jaurerri batean, natura betean, Bidearen kondaira baten sorleku izanik, gaur egun, erortzear eta abandonatuta dagoena. Azkenik, Eliara itzuliko gara, eta jarduera bertan amaituko da.
Tokia: Elia eta Amokain
DATA ETA ORDUTEGIA
- Urriak 1, igandea – 10:00etatik 14:00etara
ANTOLATZAILEA
Eliako Kontzejua
LAGUNTZAILEA
Eguesibarko Udala
Santiagotik itzuli den Feliziari harrera egiteko ezkila jotzea
Eliako Ezkilazainek bertako kanpaiak bandeatuz egiten diote harrera egiten diote Feliziari, Santiago de Compostelatik itzuli baita.
Jarduera hau “Feliziaren Kondaira Amokainen” izeneko beste jarduera zabalago batek barne hartzen du. Eliako Kontzejuak antolatzen du hori ere, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu du Ezkilen Eskuzko Jotzea. Bertaratu eta Ondare Immaterial eder hau ezagutzeko abagune paregabea da.
Tokia: Eliako Parrokia Eliza
DATA ETA ORDUTEGIA
- Urriak 1, igandea – 9:45ak inguru
ANTOLATZAILEA
Campaneros de Navarra – Nafarroako Ezkilazainak
LAGUNTZAILEA
Eliako Ezkilazainak
Eliako Kontzejua