Paisaia urbanoa, Ondare bizia. Potasas herrixkaren eraikuntza
Jarduerak Paisaia Urbanoa, Ondare Bizia izenburupean egingo dira, egun desberdinetan, Beriáinen eta Altsasun. Jarduera horiek Potasas herrixkaren (Beriáin) eta San Pedro eta Intxostia (Altsasu) bizitegi-auzoen eraikuntza izango dituzte ardatz.
1. HITZALDIA: La construcción del poblado de Potasas.
Potasas herrixkaren eraikuntzaren testuinguruari buruzko hitzaldia, Beatriz Caballero Zubíaren eskutik (Nafarroako Unibertsitateko doktore arkitektoa, Arkitekturaren Teoria eta Historiako Masterra, eta gaur egun Iruñerriko EEBZko arkitektoa), aipatutako enklabeetako testuinguru historiko-politiko, sozio-demografiko eta urbanistiko-arkitektonikoari buruz. Horretarako, Nafarroako Artxibo Garaikideko materiala erabiliko du, besteak beste. Saioa amaitutakoan, publikoak galderak eta ekarpenak egiteko tarte bat egongo da.
Irailak 22, ostirala – 19:00etatik 20:00etara Beriáingo kultur etxeko ekitaldi aretoan (Larre plaza, 7. zk., 31191).
2. IBILALDI PARTIZIPATIBOA
1,5 orduko ibilaldia izango da. Bertan, auzoko eguneroko paisaia ezaugarritzen duten elementuak behatu eta komunean jarriko dira. Bertako kaleetan barna gidatuko gaituen dinamika partizipatibo baten bidez, herritarrek eta gainerako parte-hartzaileek haien bizipenak gehien baldintzatzen dituzten alderdiei buruzko usteak partekatuko dituzte in situ, bai eta errotze indibidual eta kolektiboa ahalbidetzen dutenei buruzkoak ere: espazio publikoak, elementu arkitektonikoak, memoria kolektiboa eta auzoarekiko lotura afektiboak, etab.
Halaber, paisaia hobetzeko proposamenak eta ideiak iradokiko dira. Ibilbidea amaitzean, identifikatutako elementu guztiak eta horiek eraldatzeko proposamenak auzoko plano batean irauliko dira mapa kolaboratibo handi bat eraikitzeko.
Irailak 23, larunbata – 11:30etik 13:00etara.
Irteera Beriáingo kultur etxeko atetik.
DATAK ETA ORDUTEGIA
- Irailak 22, ostirala – 19:00etatik 20:00etara (Hitzaldia)
- Irailak 23, larunbata – 11:30etik 13:00etara (Ibilbide parte hartzailea)
Izen-emateak:
848 429 721 / archivo.contemporaneo@navarra.es
ANTOLATZAILEA
Nafarroako Artxibo Garaikidea
Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia
LAGUNTZAILEA
Beriaingo Udala




