Zumarreko Birjina, bere baseliza eta ingurua mendeetan zehar.
Orain dela zazpi mende baino gehiago, ezin da Azagraren eta bertako herritarren bilakaera ongi ulertu kontuan hartu gabe Zumarreko Birjinaren presentzia iraunkorra, urteetan zehar hura hartu duten baselizak eta haren inguruko eraikinak, Azagrako barne-historian oso garrantzitsuak izan direnak; besteak beste, Ospitale zaharra, egun desagertuta dagoen San Ginés Kofradiaren ardurapean zegoena, eta Eskola, Kontsolamenduaren Ahizpek zuzendua.
Ondarearen Europako Jardunaldietako seigarren edizioa herriarren debozioa, artea eta tradizioa uztartzen dituen historia sekularraren mugarririk garrantzitsuenak izango ditugu hizpide. Izan ere, bertan jaio eta bizi garenoz gain, bisitatzen gaituzten eta interes handiz hurbiltzen diren guztiek ere ezagutzea merezi du. Basilika berria, guk esaten diogun moduan, 2014ko ekainaren 28an handikiro bedeinkatua, gure herriaren nortasun ezaugarri nagusietako bat bihurtu da.
Topagunea: Zumarreko Birjina baseliza. Ntra Sra. del Olmo kalea, 4, 31560 Azagra, Nafarroa.
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 30, larunbata – 18:00
ANTOLATZAILEA
Azagrako Udala
LAGUNTZAILEA
Luis Sola Gutiérrez, Azagraren Historian aditua, “Cuadernos Azagreses” koadernoetan hainbat argitalpen egin dituena


