Gaztelua bisitatzea
Gaztelurako bisitaldi gidatuak gazteluari eta Ablitasi buruzko azalpen historikoa eta gazteluko areto eta eremuen bisita eta azalpena barne hartzen ditu. Bisita amaitutakoan, «Geocaching Gymkhana: Ezagutu Ablitaseko historia» amaitu dutenei opariak emango zaizkie gazteluko beheko aretoetan.
Tokia: Topagunea Ablitasko gaztelua, Gaztelua kalea, babes hobian
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Urriak 1, igandea– 12:00etatik 13:00etara
ANTOLATZAILEA
Ablitasko Udala
LAGUNTZAILEA
Asociación Patrimonio Ablitas
Zeramika lantegia
Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. ikasmailetako haurrei zuzendutako zeramika lantegia. Lantegian, buztina modelatzeko antzinako teknikak ezagutu eta aplikatuko ditugu, zeramikazko ontzi bat egiteko. 2 talde egingo dira, eta bakoitzean 20 haur egongo dira gehienez.
Izen-emateak kultur etxean egingo dira (Tudela etorb., 27), irailaren 20tik 27, arratsaldez, postu kopurua bete arte. Lehen taldeak irailaren 30ean egingo du lantegia, 10:00etatik 11:30era; eta bigarrenak, egun horretan bertan, 11:30etik 13:00etara.
Tokia: Gaztegunea, Sarasate pasealekua, 14
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Irailak 30, larunbata – 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara
ANTOLATZAILEA
Ablitasko Udala
LAGUNTZAILEA
Asociación Patrimonio Ablitas
Geocaching Gymkhana: Ezagutu Ablitaseko historia
GeoCaching edo Gymkhana GPS jardueran GPSdun mugikor baten laguntzarekin “altxorrak” topatu beharko dira. Groundspeak-en Geocaching aplikazioa Android-ekin zein iOSekin bateragarria da. Doako bertsioa instalatu behar da. Erabiltzaileei oinarrizko geocache-ak erraz eskuratzeko aukera ematen die.
Izen-ematea irailaren 23an, larunbatarekin, egingo da, 19:30ean, Ablitaseko gazteluko topagunean. Bertan, argibideak eman eta aurkitu beharreko kokapen-kopurua zehaztuko ditugu. Egiaztatzeak eta opari banaketa urriaren 1ean, igandean, 13:00etan, gauzatuko dira Ablitasko gazteluko beheko aretoetan, egun horretarako programatutako gaztelurako bisitaldia amaitu eta gero. Parte hartzaileek astebete dute Ablitasko leku, pertsona eta eraikinei buruzko informazioa eta bitxikeriak ematen dizkieten geocache-ak (edo altxorrak) aurkitzeko. 12 urtetik gorakoentzat gomendatua dago.
Egun horretatik aurrera geocache-ak eskuragarri egongo dira, nahi duenak dibertitu eta gure herriari eta historiari buruz gehiago jakiteko aukera izan dezan. Halaber, gidarik gabe, Interneterako sarbidea duen mugikor baten laguntzarekin soilik, QR kodedun autogida gisa, herria ezagutzeko prestatu ditugun ibilbideak ere eskuragarri egongo dira.
Tokia: Ablitasko gaztelua (Gaztelua kalea, babes hobian)
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Irailak 23, larunbata – 19:30ean
ANTOLATZAILEA
Ablitasko Udala
LAGUNTZAILEA
Asociación Patrimonio Ablitas
Ondare Ibilbidea
Ablitasko ondarean barnako mendi ibilbidea Cabezo de la Mesako Zeltiberiar Oppiduma, Nafarroako Erriberako Tarraco – Asturica Augusta Galtzada Erromatarraren Interpretazio Zentroa, «El Villar» villa erromatarra, gaztelua eta elizaren kanpoaldea bisitatuko ditugu, eta Foruen plazan amaituko dugu berriro, eta bisitatutako lekuei buruzko azalpenak emango ditugu.
GARRANTZITSUA: Norberak bere askaria eta edaria eraman beharko du.
Horarios aproximados: 9:00 Plaza de los Fueros
9:45 Visita al Oppidum Celtíbero del Cabezo de la Mesa
10:30 Visita a la Calzada Romana
11:15 Almuerzo y visita a la Villa Romana
12:00 Regreso hacia Ablitas
13:00 Visita al Castillo
13:45 Visita al exterior de la Iglesia de Sta. Mª Magdalena
14:00 Fin de la visita en la Plaza de los Fueros
Tokia: Foruen plaza, Ablitas (Nafarroa)
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Irailak 23, larunbata – 9:00etatik 14:00etara
ANTOLATZAILEA
Ablitasko Udala
LAGUNTZAILEA
Asociación Patrimonio Ablitas