Urrea, harea eta sua. Nafarroako esmalteak erakusketa
Nafarroan esmaltez egindako lan garrantzitsuenetako bat kontserbatzen da: Aralarko Frontala. Adituek frontala aztertu dute, eta horren harira monografia bat argitaratu eta oroitzapenezko erakusketa hau egin da.
Erakusketak Nafarroako hainbat ezaugarri eta jatorritako pieza gutxi batzuk bildu ditu, eta Mendebaldean aspalditik eta Erdi Aroan bereziki erabilitako teknika dekoratibo delikatu horretaz gozatzekoa aukera emango digu.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Ekitaldi aretoa
Maiatzaren bia kalea, z.g. _ Iruña
DATA ETA ORDUTEGIA
- 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
ANTOLATZAILEA
Ondare Historikoaren Zerbitzua
Urrea, harea eta sua. Nafarroako esmalteak. Jardunaldi Teknikoa
El frontal de San Miguel de Excelsis y sus esmaltes de Limoges liburuaren argitalpenaren harira, Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuak Nafarroako esmalteei buruzko jardunaldi tekniko bat antolatu du. Bertan, hainbat espezialista bilduko dira, eta esmaltatzearen teknikara hurbilduko gaituzte hainbat ikuspuntutatik. Horrez gain, arratsaldean, Aralarko frontalari buruzko mahai ingurua egingo da.
Irailak 29, ostirala
- 9:00 Aurkezpena
- 9:15-10:00 La diffusione dell’Oeuvre di Limoges nel Medievo, Lorenzo Marganiren eskutik
- 10:00-10:45 El frontal champlevé de la catedral de Ourense y su posible programa iconográfico, Josefa Gallego Descansoren eskutik
- 11:30-12:15 Los esmaltes medievales en Navarra, Maria Luisa Martínen eskutik
- 12:15-13:00 La publicación del estudio histórico-artístico del Frontal de San Miguel de Excelsis, Lourdes Sanjoséren eskutik Galderen txanda
- 14:00 Goizeko saioen amaiera
- 18:00-20:00 Aralarko frontalari buruzko mahai inguru monografikoa. Lourdes Sanjosé izango da moderatzailea
- 18:00 Contexto histórico de la creación del frontal de Aralar, Eloísa Ramírez Vaqueroren eskutik
- 18:20 Estudios previos de conservación, Alicia Ancho Villanuevaren eskutik
- 18:50 Caracterización material del Frontal de San Miguel de Aralar, Jose F. Garcíaren eskutik
- 19:10 Eztabaida
- 20:00 Bisitaldi gidatua Nafarroak esmalteei buruzko erakusketara. Saioa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko ekitaldi aretoan egingo da. Parte hartzea: iritsiera hurrenkeran, gehienezko lagun kopurura heldu arte
Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Maiatzaren bia k. z.g. – IRUÑA
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 29, ostirala – 9:00
ANTOLATZAILEA
Ondare Historikoaren Zerbitzua
Bisitaldi gidatua Miguel Echauri Fundazioan
Iruñearen bihotzean kokatua dagoen XVII. mendeko eraikin historiko batean barnako ibilbidea. Miguel Echauri margolari nafarraren lan-bilduma zabal batez gozatzeko aukera egongo da giropen berezian, hainbat artelan eta objektuz lagundurik: eskulturak, tapizak eta garaiko altzariak.
Tokia: San Anton kalea, 6. Iruña
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 22, ostirala – 12:00 eta 19:00
- Irailak 29, ostirala – 12:00
ANTOLATZAILEA
Iruñeko Udala
LAGUNTZAILEA
Miguel Echauri Fundazioa
“16 mm-ko zinemak eta ondareak 100 urte” erakusketa
16 mm-ko filmaren asmakuntzaren mendeurrena oroitzeko erakusketa, iraultza eta zinema profesionalaren eta ‘amateurraren’ arteko lotura handia eragin zituena. Hainbat aparatu eta materialek zinemaren historian 16 mm-ko filmak izandako mugarri garrantzitsuenak nabarmentzen dituen denbora-lerroa irudikatzen dute. Erakusketa osatzeko Artxibo Filmografikoan kontserbatu eta digitalizatzen diren eta Nafarroako azken 100 urteotako historiaren zati bat erakusten duten hainbat film proiektatuko dira.
Tokia: Nafarroako Liburutegiko Erakustaretoa
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 22, ostirala – 8:30etik 20:30era
- Irailak 29, ostirala – 8:30etik 20:30era
ANTOLATZAILEA
Nafarroako Artxibo Filmografikoa eta Liburutegia
LAGUNTZAILEA
Nafarroako Filmoteka
NICDO



Hezkuntzaren eta ondarearen arteko loturak. Ondare hezkuntzaren erronkak
Udako ikastaroak. Ondare hezkuntzaren erronkak Ondare hezkuntzarekin lotutako esperientziak aztertzea, ondare espazioen ikuspegitik (museoak, arkeologia-aztarnategiak, monumentuak, naturguneak, etab.) eskola publikoarekin eta ikastetxeetako irakasleen ikuspuntutik. Irakasleei eta historiako eta irakasletzako ikasleentzat bideratua batez ere.
Tokia: Iruña, Lekunberri eta Astitz
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 29, ostirala – 10:00etatik 14:00etara
- Irailak 30, larunbata – 9:30etik 14:00etara
ANTOLATZAILEA
NUP
Larraungo Udala eta Lekunberriko Udala X X
LAGUNTZAILEA
Ondarezain
Memoria duten Paisaiak VI. Argazkilaritza Lehiaketaren Erakusketa
Sari banaketa eta argazki irabazleen eta aurten Paisaia kulturalei eskaini zaion lehiaketara aurkeztutako argazkien aukeraketa baten erakusketa. Erakusketa Nafarroako Liburutegian egongo da ikusgai irailaren 22tik urriaren 28ra.
Tokia: Nafarroako Liburutegia. Iruña
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailaren 22tik urriaren 28ra
ANTOLATZAILEA
Nafarroako Artxibo Garaikidea
Eneko Tuduri: Pintando el cielo y el infierno tras la peste negra. Contribución al estudio de la pintura mural en iglesias parroquiales del reino de Navarra entre 1348 y 1387
Hitzaldia.
Tokia: Nafarroako Museoa
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 25, astelehena – 19:30ean
ANTOLATZAILEA
Nafarroako Museoa
Emakumeen Garaia. Aztarna femeninoak Nafarroako historian
Bisitaldi gidatua ‘Emakumeen Garaia. Aztarna femeninoak Nafarroako historian’ erakusketara. Erakusketak Nafarroako historian barnako ibilbide bat eskaintzen du, hainbat emakumeren ibilbidearen eta haien existentziaren xehetasunen berri ematen duten artxiboko dokumentuen bidez. Erakusketaren ibilbideak hurrenkera kronologikoa du, Erdi Aroan hasi, Aro Modernoan jarraitu eta Aro Garaikidean amaitzen dena, II. Errepublikak ekarri zuen lehen esperientzia demokratikoarekin amaitzeko. Erreserbak 848424667 telefonoan
Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Maiatzaren bia kalea – Iruña
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 23, larunbata – 12:30ean
- Irailak 30, larunbata – 12:30ean
ANTOLATZAILEA
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Bestelako liturgiak
Susana Blasek komisariatutako erakusketa, Nafarroako Museoko, “Julio Caro Baroja” Nafarroako Etnologia Museoko eta Nafarroako Gobernuaren funts arkeologikoko pieza historikoekin lotura duten 35 artista espainiarren lanak ikusgai jarriko ditu, artearen eta erritua, sendaketa, magia eta espiritualtasuna kontzeptuen arteko elkarrizketa abiarazteko. Erakusketa irailaren 29an irekiko da eta 2024ko otsailaren 25ean itxiko da.
Tokia: Nafarroako Museoa, Santo Domingo, 47. 31001 Iruña
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailaren 29tik otsailaren 25era
ANTOLATZAILEA
Nafarroako Museoa (Nafarroako Gobernua)
Haurrentzako lantegiak. URREA, HAREA ETA SUA. NAFARROAKO ESMALTEAK
Neska-mutilak! Gaur, Erdi Aroko esmalteei buruzko istorio zinez interesgarri bat kontatuko dizuet. Zer iruditzen zaizue “Urrea, harea eta sua. Nafarroako esmalteak” erakusketa elkarrekin ikusi eta gero denboran bidaiatzera jolasten bagara, duela urte asko askora, Erdi Arora, atzera eginez? Garai hartan, artistek eta artisauek artelanak sortzeko oso modu berezia zuten, ikertuko ditugun kolore biziak eta teknika bereziak erabiltzen zituzten eta.
Bermikulatua, argizari galdua, kobrezko plaka nagusia, sutan urreztatzea, merkurioa, haitzezko kristala…cloisonné, champlevé, esmalte margotua (Limoges), esmalte zeharrargia…Zenbat gauza ikasiko ditugun! Eta talentu hori guztia aprobetxatzeko… Zergatik ez sortu lantegiko parte-hartzaile guztien artean “urregile eta esmaltatzaileen gremioa”? Burua Tea en la azotea urregilea izan daiteke, proiektuen plangintzan eta gainbegiratzean aditua. Parte hartzaile nagusiak ofizialak izango dira eta txikienak ikastunak. Gure lana Aralarko San Migel aldareko frontalaren erreplika egitea izango da.
Hartuko al duzu parte erronkan “Tea en la azotea” -rekin? Erreserbak zenbaki honetan: 848424667
Adina: 6 urtetik gorakoak
Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Maiatzaren bia kalea, z.g. Iruña
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Irailak 23, larunbata – 11:00etatik 12:30era
- Irailak 30, larunbata – 11:00etatik 12:30era
ANTOLATZAILEA
Ondare Historikoaren Zerbitzua
