Oteiza Museoak hainbat jarduera antolatu ditu honako izenburupean:
‘ONDARE AKTIBOA: ARTEA ETA HIRIA’.
Ate irekien jardunaldiak eta doako sarrera Oteiza Museora
Tokia: Oteiza Museoa
DATA ETA ORDUTEGIA
- Ostirala, irailak 23 – 10:00 – 15:00
- Larunbata, irailak 24 – 11:00 – 19:00
- Igandea, irailak 25 – 11:00 – 15:00
ANTOLATZAILEA
Oteiza Museoa
Oteiza Museoa barrutik. Bisita gidatua biltegira eta artxibora
Oteiza Museoak Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta ondare horren kontserbazio-baldintzak sakonago ezagutzeko aukera ematen du, Oteiza Museoaren artxiboa eta biltegia bisitatuz. Bisita arruntetan ezin izaten da bi gune horietara sartu, eta bisitaldia Oteiza Museoko Kontserbazio Zerbitzuko eta Ikerketa Zentroko arduradunek gidatuko dute.
Plaza mugatuak. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da recepcion@museooteiza.org / T-948332074 helbidean.
Tokia: Oteiza Museoa
DATA ETA ORDUTEGIA
- Larunbata, irailak 24 – 12:00
ANTOLATZAILEA
Oteiza Museoa
Oteiza Museoa Familiarteko lantegia
Proposamen honen helburua Iruñean dauden Jorge Oteizaren eskultura publikoko lanak ezagutzea da. Jarduera Museoan barnako bisita gidatu batekin hasiko da, eta, ondoren, espazio publikoan jarri ziren Jorge Oteizaren lanak behatuko dira. Testuinguruaz eta eskalaz hitz egingo dugu, materialetara eta formetara hurbilduz. Gero, parte-hartzaileek Iruñean dauden Jorge Oteizaren eskultura publikoei buruzko gidak sortuko dituzte, kaier-formatuan, eta haien kokapena eta historiak ikertuko dituzte.
6 eta 12 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta. Ele bitan: gaztelania/euskara. Postu-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea hemen: recepcion@museooteiza.org / T-948332074.
Tokia: Oteiza Museoa
DATA ETA ORDUTEGIA
- Larunbata, irailak 24 – 11:00 – 13:00
ANTOLATZAILEA
Oteiza Museoa
Eskultura eta hiria. Bisita gidatua Oteiza Museoaren bildumara
Jarduera honek Oteiza Museoaren bilduma osatzen duen Jorge Oteizaren obrara hurbiltzea proposatzen du, eskultorearen lanaren gakoak aztertuz. Ibilbide gidatu honetan, artistaren eskultura-prozesuetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, eta haren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira, figurazioaren lengoaietatik hasi eta azken obren espazio-abstrakzioraino, betiere Oteizak gure inguruko hainbat hiri eta udalerritan garatutako proiektu artistikoak bereziki aipatuz.
Postu-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea hemen: recepcion@museooteiza.org / T-948332074.
Tokia: Oteiza Museoa
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 25, igandea – 11:30 gaztelaniaz / 12:30 euskaraz
ANTOLATZAILEA
Oteiza Museoa