Paisaia urbanoa, Ondare bizia. San Pedro multzoaren eta Intxostia auzoaren eraikuntza
Jarduerak Paisaia Urbanoa, Ondare Bizia izenburupean egingo dira, egun desberdinetan, Beriáinen eta Altsasun. Jarduera horiek Potasas herrixkaren (Beriáin) eta San Pedro eta Intxostia (Altsasu) bizitegi-auzoen eraikuntza izango dituzte ardatz. Altsasuko jardueran honako hau egingo da:
Beatriz Caballero Zubíak (Nafarroako Unibertsitateko doktore arkitektoa, Arkitekturaren Teoria eta Historiako Masterra, eta gaur egun Iruñerriko EEBZko arkitektoa) aipatutako enklabeetako testuinguru historiko-politiko, sozio-demografiko eta urbanistiko-arkitektonikoari buruzko hitzaldia emango du. Horretarako, Nafarroako Artxibo Garaikideko materiala erabiliko du, besteak beste. Saioa amaitutakoan, publikoak galderak eta ekarpenak egiteko tarte bat egongo da.
- La construcción del Grupo San Pedro y del barrio Intxostia. San Pedro multzoaren Itxostia auzoaren eraikuntzaren testuinguruari buruzko hitzaldia 2023ko irailaren 29an, 19:00etatik 20:00etara, Iortia Kultur Gunearen ekitaldi aretoan (Pilotalekuaren etorb. zg. 31800 Altsasu-Alsasua).
- Ibilaldi partizipatiboa. 2023ko irailak 30, 11:30etik 13:00etara. Irteera Iortia Kultur Gunetik. Enklabe protagonistetan barnako ibilaldi partizipatibo bat Ángela Peralta Álvarezen eskutik (Paisaje Transversal S.L.L.-ko arkitektoa).
1,5 orduko ibilaldia izango da. Bertan, auzoko eguneroko paisaia ezaugarritzen duten elementuak behatu eta komunean jarriko dira. Bertako kaleetan barna gidatuko gaituen dinamika partizipatibo batetik abiatuta, auzokideek eta bertaratutakoek euren bizipenak gehien baldintzatzen dituzten eta errotze indibidual zein kolektiboa ahalbidetzen duten alderdiei buruzko pertzepzioak partekatuko dituzte in situ: espazio publikoak, elementu arkitektonikoak, oroimen kolektiboa eta auzoarekiko lotura afektiboak, etab.
Halaber, paisaia hobetzeko proposamenak eta ideiak iradokiko dira. Ibilbidea amaitzean, identifikatutako elementu guztiak eta horiek eraldatzeko proposamenak auzoko plano batean irauliko dira mapa kolaboratibo handi bat eraikitzeko.
Tokia: Altsasu/Alsasua
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 29, ostirala – 19:00etatik 20:00etara
- Irailak 30, larunbata – 11:30etik 13:00etara
Izen-emateak:
848 429 721 / archivo.contemporaneo@navarra.es
ANTOLATZAILEA
Nafarroako Artxibo Garaikidea
Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia