Bisita Abaunzko leizera
Abaunzko leizean Nafarroako Historiaurreko sekuentzia arkeologiko garrantzitsuenetako bat dago. Azken 50.000 urteotan gutxienez, gizakiak etxebizitza iraunkor gisa, noizean behingo aterpe gisa eta are hilobi gisa ere erabili du barrunbea. Bertan, Nafarroako Paleolitoko pieza enblematikoenetako bat aurkitu zen, «Abaunzko Mapa» ezaguna, Nafarroako Museoaren erakusketa iraunkorrean ikusgai dagoena. Bisitan saiatuko gara ulertzen nola izan zitekeen leizearen barruan bizitzea eta nola aldatu den ingurunea milurtekoetan zehar. Halaber, kobazuloaren ahotik piezarik berezienaren irakurketa geografikoa egiten saiatuko gara.
- Topagunea: Arraizko plaza, elizaren ondoan.
- Iraupena: ordu eta erdi inguru.
- Sarbidea: barrunbera sartzeko aldapa gogorra igo behar da soka bati helduta, baita arrokaren gainean aireko igarobide motza ere.
- Oharrak: mendiko oinetakoak eta esku-argi txiki bat eraman.
- Tokia: Arraitz-Orkin (Ultzama)
DATA ETA ORDUTEGIA
Igandea, urriak 2 – 10:30
ANTOLATZAILEA
Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundea
