Ikasi, gozatu eta parte hartu!
Pandemiak eragindako egoera berriak ondarea beste begiratu batekin hurbiltzera behartzen gaitu, aukera berriak topatuz eta ondarea kontserbatu eta jakitera emateko praktika onetan heziz. Belaunaldi berriek jasotako ondarearen erantzule direla ohartu behar dute eta egungo munduaren sentsibilitate, kezka eta egoera berriekin solastu daitekela ikusi. Aldi berean, gure ustez ondarearen gaineko kontzientzia bultzatu behar da landa-inguruneen elementu dinamizatzailea den aldetik, ikuspuntu ekonomikotik zein sozialetik. Ondareak komunitatea sortzen du, harreman sozialak sendotzen ditu.
DATA ETA ORDUTEGIA
- Ostirala, irailaren 25a – Goiza: heriotzaren dantzaren panel mugikorrak prentsari eta inguruko ikastetxeei aurkeztea. Arratsaldea: Navegar en tiempos de San Francisco Javier hitzaldia
- Larunbata, irailaren 26a – Goiza: heriotzaren dantzaren panel mugikorrak publiko orokorrari aurkeztea, Arratsaldea: lorenzaintza-lantegia eta Nutrir la tierra hitzaldia
- Igandea, irailaren 27a – Doako bisita gidatuak gaztelura. Igandean eta larunbatean, goizean eta arratsaldean
- Larunbata, urriaren 3a – Goizean eta arratsaldean: Nafarroako aztarnak Indian eta Japonian. Hezkuntza eta gizarte-inklusioa
- Igandea, urriaren 4a – Doako bisita gidatuak gaztelura. Igandean eta larunbatean, goizean eta arratsaldean
ANTOLATZAILEA
Xabierko Udala
LAGUNTZAILEA
Amigos para el Fomento de Patrimonio para Jóvenes elkartea