Castejóngo Museoko Ate Irekien Jardunaldiak eta Bisita Gidatuak
Castejóngo historia hurbilean trenbidearen munduarekin lotutako jarduera industrialak pixkanaka gure kultura-ondare gisa hartzen ari diren hainbat elementu sortu ditu.
Ekoizpen- eta garraio-prozesuak osatu dituzten elementu horiek eta ekipamendu teknikoak gure herribilduaren garapenean oso garrantzitsuak izan dira bai gure espazioen eta paisaien nortasun-ezaugarriak osatzeko bai, oro har, Castejón garatu den bizi-giroa definitzeko.
Horrela bada, Trenbidearen Museoak hartzen dituen testigantzak kontserbatu eta aztertzea funtsezkoa da gure herriaren historian gakoa izan den garai bat ulertu eta dokumentatzeko.
Tokia: Castejóngo Museoa
DATA ETA ORDUTEGIA
- Ostirala, irailaren 25a – 11:00etatik 14:00etara
- Larunbata, irailaren 26a – 11:00etatik 14:00etara
- Igandea, irailaren 27a – 11:00etatik 14:00etara
- Ostirala, urriaren 2a – 11:00etatik 14:00etara
- Larunbata, urriaren 3a – 11:00etatik 14:00etara
- Igandea, urriaren 4a – 11:00etatik 14:00etara
ANTOLATZAILEA
Castejóngo Udala
Kultura Saila