Liédenako erromatar jaia. XI. edizioa
Jarduera hau bi eskaintzatan banatuta dago. Bata Liédenako biztanleei eskainia dago eta aurten Santa Carako Cara hiri erromatarra eta bertako Civitas Cara ikasgela bisitatzea erabaki da. Ondoren, Marcillara joango gara bertako gaztelua bisitatzera.
Bueltan Liédena herriko ostatuan anaitasun bazkaria egingo dugu, eta arratsaldean, 18:00etan, kultur eskaintza nafar guztiei irekiko zaie kontzertu batekin: BRUNO Y LORENA taldeak eskainiko duen “Voces entre nuestras piedras”, Liédenako villa erromatarrean, Pirinioetako autobideko 39. irteeran (A-21).
Tokia: Liédenako villa erromatarra
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 23, larunbata – 18:00.
ANTOLATZAILEA
Liédenako Udala

