Zeramika arkeologikoko lantegia
Urriak 1, igandea 12:00etan Labianoko plazan. Doakoa. 5 urtetik gorako haurrentzat gomendatutako lantegia, euskaraz.
Orain dela bost mila urte gure lurraldean zeramika egiten zela badakigu. Buztina aukeratuz eta modu askotan landuz, gizartearen premia ezberdinei erantzun zaie, tokian tokiko lehengaiak erabiliz eta artisautzako teknika ezberdinak garatuz duela ehun urte arte.
Bai Aranguren ibarreko Burdin Aroko aztarnategian, Irulegin, bai Erdi Aroko gazteluan zeramika ugari agertu dira, eta lantegiaren helburua modu ludiko eta praktikoan zeramika horien erregistrora hurbiltzea izango da, aisia eta prestakuntza uztartuko dituen ekintza baten bidez.
Arkeologia eta buztinaren artisautza ez ezik, geologia, ingurumena, paisaia, ondarea eta etnografia ere jorratuko dira.
Tokia: Labiano
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Urriak 1, igandea – 12:00
ANTOLATZAILEA
Aranguren Ibarreko Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea
LAGUNTZAILEA
Labianoko Kontzejua