Bisita Aierdi-Otaño meatzaritzagune erromatarrera
Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzua Aierdi-Otaño sakaneko meatzaritzagunea katalogatzen hasi da aurten, 2022an. Lehen kanpainaren ondoren, bertako ondare arkeologikoa Nafarroako erromatarren garaiko meatzaritzagunerik garrantzitsuena dela ondorioztatu da. Aire zabaleko ustiategi handiak ikusteko aukera izango dugu, baita lurpeko meategietako batean sarrraldi txiki bat egiteko aukera ere.
Topagunea: Lantzeko plaza, elizaren ondoan.
Ibilbidea: Lantzeko plazatik oinez abiatuko gara Biuretako bordarantz, bisita bertan hasiko baita. Tarte hori 3,5 kilometroko joan-etorriko ibilbidea da. Puntu horretatik, meatzaritzaguneko ibilbidea 4 kilometro ingurukoa izango da, eta tarte malkartsu batzuk igo behar dira.
Kontuan hartu beharrekoak: mendiko oinetakoak behar dira, mendiko makilak oso lagungarriak izan daitezke, bai eta esku-argia ere.
DATA ETA ORDUTEGIA
- Larunbata, urriak 1 – 10:00
ANTOLATZAILEA
Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundea