Ondare bizia!
1/ Ate irekien jardunaldia eta doako sarrera Oteiza Museora
- 2023ko irailak 29, ostirala. 10:00 – 15:00 – 2023ko irailak 30, larunbata. 11:00 – 19:00 – 2023ko urriak 1, igandea. 11:00 – 15:00
2/ Oteiza Museoa barrutik. Bisitaldi gidatua biltegietara eta artxibora. Oteiza Museoak Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta ondare horren kontserbazio-baldintzak sakonago ezagutzeko aukera ematen du, Oteiza Museoaren artxiboa eta biltegia bisitatuz. Bisita arruntetan sartzea galarazita dagoen bi gune horietarako bisitaldia Oteiza Museoko Kontserbazio Zerbitzuko eta Ikerketa Zentroko arduradunek gidatuko dute.
- Irailak 30, larunbata. 12:00 Postu kopuru mugatua. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea hemen: recepcion@museooteiza.org / T-948332074
3/ “Figuraziotik espazio hutsera. Ezagutu Oteiza Museoaren bilduma”. Ibilbide gidatua.
- Urriak 1, igandea. 12:00. Jarduera honetan, Oteiza Museoaren bildumaren parte den Jorge Oteizaren obrarako hurbilketa bat egitea proposatzen da. Ibilbide gidatu honetan, artistaren eskultura-prozesuetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, eta haren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira, figurazioaren lengoaietatik hasi eta azken obren espazio-abstrakzioraino. Gutxi gorabeherako iraupena: 75 minutu. Postu kopuru mugatua. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea hemen: recepcion@museooteiza.org / T-948332074
+ Info: www.museeooteiza.org
Tokia: Oteiza Museoa
DATA ETA ORDUTEGIA
- Irailak 29, ostirala – Ate irekiak: 10:00 – 15:00
- Irailak 30, larunbata – Ate irekiak: 11:00 – 19:00 / Biltegietarako bisitaldia: 12:00
- Urriak 1, igandea – Ate irekiak: 11:00-15:00 / Bildumarako bisitaldia: 12:00
ANTOLATZAILEA
Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoa