Urriak 3, ostirala - 12:00.
Urriak 4, larunbata - 12:00.
Viana
San Frantzisko komentua XVII. mendean eraiki zen, eta erreferentziazko eraikina da herrian, eraikin erlijioso gisa ez ezik, heziketa-zentro edo gizarte-laguntzarako zentro gisa ere erabiltzen delako. Bertako elizan erretaula piktorikoen lagin esanguratsua du, bakarrak Nafarroan.
Jardueran, 2025era arte iritsezina zen elizako korua bisitatzea proposatzen da. Elizaren sarreraren alboan eskailera bat zaharberritu eta jarrita, Juan Bautista de Susok intxaurrondoz egindako koru soil eta xumea ikusi eta azaldu ahal izango da, baita atril landua ere.
Bisitaldia osatzeko, elizako erakusketa ikonografiko interesgarrienak bisitatuko dira, irudikatutako pertsonaien atributuen panoplia eta frantziskotarren ordenarekin duten lotura erakutsiz.
948446302
turismoycultura@viana.es
Vianako Udala