Herriak

Ablitas

Programatutako 4 jarduera

Geocaching ginkana: ezagutu Ablitasen historia

Data eta ordua:

IZEN-EMATEA: Irailak 25, ostirala, 18:30
OPARIAK EMATEA: Urriak 3, larunbata, 12:00

Lekua:

Foruen plaza

Deskribapena

GPS duen mugikor baten laguntzarekin “altxorrak” aurkitzeko jarduera bat da. Groundspeak etxearen Geocaching aplikazioa doakoa da, eta bateragarria Android eta iOS sistemekin.
GOMENDATUTAKO GUTXIENEKO ADINA 12 URTEKOA DA.

Izen-ematea irailaren 25ean, ostiralean, 18:30ean izango da Foruen plazako udaletxe zaharraren atean. Bertan, jarraibideak eta aurkitu beharreko kokapen-kopurua emango ditugu. Parte-hartzaileek astebete dute Ablitasko leku, pertsona eta eraikinei buruzko informazioa eta bitxikeriak ematen dituzten geocacheak aurkitzeko.

Urriaren 3an, larunbatean, 12:00etan, Ablitasko gazteluan egiaztapenak egin eta opariak emango dira.

Geocacheak data horretatik aurrera egongo dira eskuragarri, nahi duen orok dibertitu eta Ablitasi eta bere historiari buruz gehiago jakin dezan, baita herria gidarik gabe ezagutzeko prestatu ditugun ibilbideak ere, Interneterako sarbidea duen mugikor baten laguntzarekin bakarrik, QR kodedun autogida gisa.

+informazio eta izen-emateak

patrimonioablitas@gmail.com

Aurretik izena ematea: Ez

Antolatzailea:

Ablitasko Udala
Patrimonio Ablitas elkartea

Laguntzailea:

Amigos del Patrimonio Arquitectónico de la Ribera de Navarra "Ribera Nostra" elkartea

Bisita Ablitasko Sta. Mª Magdalenaren elizara

Data eta ordua:

Irailak 26, larunbata, 11:00

Lekua:

Ablitasko Sta. Mª Magdalena eliza

Deskribapena

Historian zehar izan duen bilakaera, arkitektura, organoa eta kapera, erretaula eta irudi erlijioso desberdinak ikasiko ditugu.

+informazio eta izen-emateak

patrimonioablitas@gmail.com

Aurretik izena ematea: Ez

Antolatzailea:

Ablitasko Udala
Patrimonio Ablitas elkartea

Laguntzailea:

Amigos del Patrimonio Arquitectónico de la Ribera de Navarra "Ribera Nostra" elkartea

Antzinaroko aztarnategietan barnako mendi-ibilia Ablitasen

Data eta ordua:

Irailak 27, igandea, 9:00etatik 13:30era

Lekua:

Ablitasko Foruen plaza

Deskribapena

Ablitas udalerriko Antzinaroko aztarnategietan barnako mendi-ibilia.
Cabezo de la Mesako oppidum zeltiberiarra, Nafarroako Erriberako “Tarraco – Asturica Augusta” Erromatar Galtzadaren Interpretazio Zentroa eta “Villar de Ablitas” villa erromatarra bisitatuko ditugu. Ibilbidea kultura-etxean amaituko da, villa erromatarreko gela batean zegoen mosaiko zaharberritua ikusteko.

Garrantzitsua: Nork bere edaria eta hamaiketakoa eraman beharko du.

Gutxigorabeherako ordutegiak: 9:00 Foruen plaza, 9:45 Cabezo de la Mesako oppidum zeltiberiarra, 10:30 erromatar galtzada, 11:15 villa erromatarra, 13:00 kultura-etxea.

+informazio eta izen-emateak

patrimonioablitas@gmail.com

Aurretik izena ematea: Ez

Antolatzailea:

Ablitasko Udala
Patrimonio Ablitas elkartea

Laguntzailea:

Amigos del Patrimonio Arquitectónico de la Ribera de Navarra "Ribera Nostra" elkartea

Ablitasen historia beltza

Data eta ordua:

Irailak 26, larunbata, 20:00

Lekua:

Foruen plaza

Deskribapena

JARDUERA HAU EZ DAGO GOMENDATUA 12 URTETIK BEHERAKOENTZAT

Ondarea eraikin nabarmenetatik eta natura berezitik harago doa; izan ere, ondarea gertakizun historikoen memoria gordetzea ere bada, eta horrek gertakari ilunenak barne hartzen ditu, herriak normalean ahaztu nahi izaten dituenak.

Patrimonio Ablitas elkarteko kideok ilunabarrean Ablistako kale eta parajeetan barnako ibilbide bat egitea proposatzen dizuegu, gure herriaren iragana osatzen duten istorio beltzak eta dokumentatutako gertakari historikoak berpizteko. Kontakizun asaldatzaileenak ere gure kultura-ondarearen parte direla jabetzeko ibilbide bat, memoria kolektiboa ikuspegi berri batetik berpiztu, eutsi eta berrirudikatzera gonbidatuz.

+informazio eta izen-emateak

patrimonioablitas@gmail.com

Aurretik izena ematea: Ez

Jarduera inklusiboa:

Ibilbidea mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriak diren bideetatik egingo da.

Antolatzailea:

Ablitasko Udala
Patrimonio Ablitas elkartea

Laguntzailea:

Amigos del Patrimonio Arquitectónico de la Ribera de Navarra "Ribera Nostra" elkartea

Partekatu