Herriak

Valle de Egüés / Eguesibar

Programatutako 1 jarduera

Amokaingo kondaira: emakumezko ahotsa

Data eta ordua:

Irailak 27, igandea, 11:00

Lekua:

Elia eta Amokaingo Jaurerria

Deskribapena

1. Felizia Akitaniakoari harrera egin eta ongi etorria ematea Santiagotik Eliara itzultzen denean. Erromesaldian joan zen, familiarengandik jasotako ohiturari jarraiki.

Elia herriak etxeetako fatxadak eta balkoiak apaintzen ditu, Erdi Aroko zutoihalekin eta banderekin, Feliziari eta haren dama eta zaldun segizioari harrera egiteko, eta, aldi berean, Jasokundearen elizako kanpaiak jotzen dituzte.

Elia ezkilen eskuzko jotzeari eusten dioten Nafarroako Kanpai Joleen Elkarteko kide da; ezkilak jotzeko modu hori UNESCOren ondare immateriala da. Artaxoako eta Iruñeko katedraleko joleakditugu lagun, Eliako bizilagunekin batera.

Bertaratutakoak Naturaren Interpretazio Zentroan bilduko dira. Bertan, Feliziak eskerrak emango ditu Akitaniarako bueltarako bidean herriak egindako harrerarengatik.

Halaber, Feliziarekin batera Amokainerako bidea jarraitu aurretik, Paisaia Babestu izendatutako lekuaren ingurune naturalaren balioa ezagutarazten da.

2. Elia herritik Amokainera igotzea, paisaia eta ingurune naturala behatuz, eta, aldi berean, kondairako zenbait gertakariren berri emango da, bidean edo bertatik gertu dauden espazio jakin batzuekin lotuta baitaude (Feliziaren iturria eta haritza, non ura biltzen zuen eta aurkitzen zituen haur pobreak elikatzen zituen).

3. Behin Amokainera iritsita, Feliziaren heriotzaren antzeztuko da. Bere anaia Gillenek hil zuen, eta bertan agertuko da, Akitaniatik iritsita.

4. Jaunaren lurrak zerbitzatu eta landuz Amokaingo jaurerrian bizi izan ziren pertsonen bizimoduei buruzko kontakizunak.

Ikusten diren hondakinetatik, bertan bizi ziren pertsona haien etxea irudikatuz.

Jauretxeari itsatsita dagoen elizari buruzko pasadizoak.

Une horretan, ikusleek, batez ere Eliako eta Eguesibarreko bizilagunek, kondairaren jagolea den komunitatearen papera egingo dute, urtero antzeztea ahalbidetuz eta Amokaingo jaurerriaren eta bertan bizi izan ziren pertsonen memoria bizirik mantenduz.

+informazio eta izen-emateak

María José Larrea Requejo
679841511 - elconcejodeelia@gmail.com

Aurretik izena ematea: Ez

Jarduera inklusiboa:

Jarduera inklusiboa eta guztiontzat irisgarria izango da, Amokainerako bidean zailtasunak izan ditzaketen mugikortasun murriztua dutenentzat izan ezik. Beste jarduera bat prestatuko da herrigunean eta Interpretazio Zentroan egiteko. Mugikortasun murriztua duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuek herri barruan haientzat izendatutako eremu batean aparkatu ahal izango dute, gainerako ibilgailuei ez baitzaie herrian aparkatzen utziko.

Argibide horiek guztiak poster digital eta inprimatu batean daude jasota, eta herriko plazan eta Interpretazio Zentroan kokatutako euskarri batean daude ikusgai. Elia Jasangarriaren ikurrak hondakinik gabeko espazioa, irisgarritasuna, elkartasuna, mugikortasuna eta sentikortasuna adierazten ditu.

Sarrigurengo Caidis-Las Hayas egoitzako egoiliarren komunitatea gonbidatzen dugu egun honetan gurekin parte har dezaten eta Amokainera igo daitezen begiraleekin batera. Genero-arrakalari dagokionez, ez dago halakorik; izan ere, gizonek, emakumeek edo ez-binarioak diren beste sexu batzuek figurante gisa edo ekitaldiaren logistikan parte hartzen dute, edo, besterik gabe, publiko gisa, adin eta arraza desberdinetakoak izanik.

Era berean, hizkuntza inklusiboa eta irisgarria erabiltzen da, bai idatzizko bai ahozko dokumentuetan (antzerki emanaldia eta bizitza istorioen narrazioak Amokainen).

Antolatzailea:

Eliako Kontzejuak antolatzen du, Eguesibarko Udalak diruz lagunduta.

Laguntzailea:

- Eguesibarko Udala
- Nafarroako Kanpai Joleen Elkartea
- Labiano herria
- Obanos herria eta Obanosko Misterioa Fundazioaren lehendakaria
- Estrella Iriarte Erdi Aroko jantziekin eta dekorazioarekin
- Eguesibarko Emakumeen Elkartea
- Eguesibarko Jubilatuen Elkartea
- Ibarreko Gazteriaren Etxea.

Partekatu