Larunbata, urriaren 3a, 8:00etatik 12:00etara
Errege Bardea. Topagunea: Nafarroako Foru Aldundia plaza. Fustiñana.
Jarduera honetan, zailtasun-maila baxuko mendi-ibilia egingo da. Marrapate arrain-labearen berreraikuntza bisitatuko dugu eta, ondoren, Bardena Negran kokatutako brea-labearen hondakinak.
Nor bere ibilgailuan gerturatuko gara eta, ondoren, 8 kilometro inguruko ibilaldi bat egingo dugu nekazaritzako bideetan barrena. Aipatutako bi instalazioak bisitatuko dira eta hainbat gairi buruzko azalpenak emango dira: flora, nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerak, lurraren litologia, higadura-agenteen ekintza eta horien ondoriozko formak, eta Bardeako bizimodu tradizionalak, txabolen eta azienda-korten hondakinen bidez. Han bertan antzinako erlauntzak eta baltsak ere ikusten dira.
asociacioncingala@gmail.com
Cingala Kultur Elkartea
Fustiñanako Udala