Urriak 2, ostirala, 18:00
Alzuza
Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta haren kontserbazio-baldintzak sakonago ezagutzeko aukera eskaintzen du jarduerak. Kontserbazio Zerbitzuko eta Ikasketa Zentroko arduradunek gidatuta, normalean jendearentzat itxita dauden espazioetara sartzeko aukera egongo da.
Izen-emateak hemen: museooteiza.org
T- 948332074
E- info@museooteiza.org
w- museooteiza.org
Museo Oteiza Museoa
Urriak 4, igandea, 12:00
Oteiza Museoa, Alzuza
Oteiza Museoan barnako ibilbide gidatua.
Jarduera honek Jorge Oteizaren figurara eta obrara hurbiltzea proposatzen du, kultura eta artearen topaleku gisa. Bere pentsamenduan eta sorkuntzan barnako ibilbide gidatu bat planteatzen da, bere proiektu artistikoaren mugarririk garrantzitsuenak aztertuz: figuraziotik hasi eta bukaerako obraren abstrakzio espazialeraino, baita bere ondarearen indarraldia ere.
Izen-emateak hemen: museooteiza.org
Urriak 3, larunbata, 10:30etik 12:30era
Alzuza
Bisita Oteiza Museora tailer formatuan, 15 eta 25 urte bitarteko gazteentzat. Jarduera honek bestelako ibilbide bat proposatzen du Oteiza Museoko aretoetan barrena, artistaren obra bistaz ez ezik, materia bertatik bertara harrapatuz ere berrezagutzeko. Eskuzko eskanerrak erabiliz, parte-hartzaileek gainazalak, materialak, testuak eta planoak zeharkatuko dituzte, hurbiletik testurak, xehetasunak eta formak digitalizatzeko.
Izen-emateak hemen: museooteiza.org
T- 948332074
E- info@museooteiza.org
w- museooteiza.org
Museo Oteiza Museoa
Urriak 2, ostirala, 10:00etatik 15:00etara
Urriak 3, larunbata, 11:00etatik 19:00etara
Urriak 4, igandea, 11:00etatik 15:00etara
Alzuza