Urriak 3, larunbata, 18:00
Urriak 4, igandea, 12:00
Auritz/Burgueteko herrigunea, Udaletxeko plazatik abiatuta. Eguraldiak eragozten badu, kultur etxean egingo da.
1172. urtean, herritarrei forua ematean gotortzeko eskubidea ematen zitzaienetik, hainbat mendetan babes-eremu bat existitu izanari buruzko dokumentazioa dago. Ugariena Simancaseko Artxiboan dago, eta XVII. mendekoa da. Estrategia militarrerako tokitzat hartu ez zenez, esparruak gainbehera izan zuen 1877ra arte. Orduan, Udalak esparru osoa desegitea erabaki zuen, eta ordutik aurrera ahaztu egin zen.
2007tik aurrera, herrigunea IKO izendatu zela-eta, azpiegitura berreskuratzeko ideia sortu zen. Hainbat urrats ematen hasi ziren, eta, besteak beste, hondatuta zeuden mihise batzuk berreskuratu ziren eta informazioa bildu egin zen.
2023an, berreskuratzeko asmo handiko proiektu bat aurkeztu zen Industria eta Turismo Ministerioaren deialdi batera, hautatua izan zen, eta aurten Vianako Printzeak ikuskatutako lanak egiten ari dira. Proiektu honekin batera beste batzuk ere gauzatuko dira, ondoz ondoko faseetan.
José Irigaray Gil. Telefonoa 606335992. e-posta ayuntamiento@burguete.es
Ez