Herriak

Azagra

Programatutako 1 jarduera

Azagrako San Salbatore parrokia-eliza: historia, arkitektura, artea, erlijioa eta nortasuna

Data eta ordua:

Urriak 3, larunbata, 18:00

Lekua:

Salbatore parrokia (ate nagusia). Azagrako Salbatore plaza.

Deskribapena

Luis Sola Gutiérrez jn. tokiko historialariak gidatutako bisita

San Salbatore eliza 1577ko martxoaren 3an ireki zen gurtzarako, eta, datorren 2027an ospatuko dugun 450. urteurrenera azkar doan dama zahar bati dagokion bezala, zaharberritze sakon baten beharrean dago, urte askoan Azagra hiribildu historikoaren eraikin enblematikoena izaten jarrai dezan. Aje ugari ditu: batzuk begi hutsez ikus daitezke; beste batzuk egiturazkoagoak eta ezkutuagoak dira.

Horregatik, hitzaldi honetan, gure herritarra den Juan Luis Sánchez Salvadorrek, gaur egungo Olmoko Ama Birjinaren basilikako arkitektoa denak, parrokia-tenpluak dituen patologia nagusiak argitzen ahaleginduko da. Berriz ere beharrezko segurtasuna eta sendotasuna ematea izango da bere ondare artistiko aberatsaren erakusgarririk onena, batez ere erretaula errenazentista berantiarraz eta erretaula barrokoen kintetoaz osatua, estilo churrigueresko edo kastizista nabarmenekoa, Carmen Heredia Moreno adituaren iritziz, Nafarroako barrokoaren multzo onenetakoa osatzen duena.

Aipatutako arkitektura-gaiez eta emango diren zertzelada historiko eta artistikoez gain, hitzaldiaren amaieran, San Salbatore eliza azagrarren atzoko, gaurko eta biharko belaunaldien arteko lotura nagusia dela ikusaraziko da. Elizara bertaratzeko gonbita egiten dugu, informazioa bertatik bertara eskuratzeko. Ondorioz, Azagrarekin lotura dugula sentitzen dugun guztioi dagokigu, gure jatorria edo herrian daramagun denbora edozein dela ere, erlijiotik gaindikoa den ondare-ondasuna zaindu eta babestea, kultura- eta nortasun-dimentsioa ere aintzat hartzeko. Azken finean, eliz atariaren eta galeriaren eta dorrearen irudi hori, zalantzarik gabe, gure herriko ikonoenetako bat da.

+informazio eta izen-emateak

Javier Paz: casadecultura@azagra.es. Telefonoa: 679109376.

Aurretik izena ematea: Ez

Antolatzailea:

Azagrako Udala

Laguntzailea:

Luis Sola Gutiérrez. Azagrari buruzko Jardunaldien eta Cuadernos Azagresesen sustatzailea.

Partekatu