Herriak

Zugarramurdi

Programatutako 1 jarduera

Haurrentzako abentura mitologiko gidatua

Data eta ordua:

Irailak 26, larunbata, 11:00

Lekua:

Topagunea: Zugarramurdiko leizea

Deskribapena

Etxeko txikiei egun batez sorginak izatea eta Zugarramurdiko bizilagunei uzta hondatuko duten ekaitzak uxatzen laguntzea proposatzen diegu.
Jarduera osatzeko eta sari bat lortzeko, lur hauek eta euren objektu gogokoenak babesten dituzten izaki mitologikoak aurkitu behar dituzte.
Esan beharra dago Basajaun, Tartalo eta gainerako izakiak pixka bat bihurriak direla eta leizeanezkutatu direla, baina ez dago kezkatzeko arrazoirik, mapa bat izango baitute
haiek topatzeko.

6-11 urteko haurrei zuzendutako proposamen hezitzaile eta ludikoa da, eta etxeko txikienei herri-sinesmenak hurbiltzea du helburu, kultura-ondarearen ezagutza eta gure ingurunea babesteko beharra bateratzen dituzten ilustrazio, mezu, pista eta probekin.

EOJen leloarekin duen lotura:

Zer gertatzen da istorio bat kontatzeari uzten zaionean?
Euskal mitologiako pertsonaiak (Basajaun, Mari, Tartalo, lamiak…) pertsonen irudimenean bizi izan dira mendeetan zehar, aitona-amonek, aitek, amek eta bizilagunek istorio horiek belaunaldiz belaunaldi transmititzen zituztelako. Gaur egun ez dira sutondoan kontatzen, eta askok desagertzeko arriskua dute.
Jarduerak haurrak istorio hauen zaindari berri izatera gonbidatzen ditu, ondare honek bizirik jarrai dezan lagunduz.

+informazio eta izen-emateak

Tel. 948 59 93 05
info@zugarramurdi.es
www.turismozugarramurdi.com
Izen-ematea edo postu erreserba online egingo da, webgunearen bidez.

Aurretik izena ematea: Bai

Antolatzailea:

Zugarramurdiko Garapena SL
Zugarramurdiko Sorginen eta Leizearen Museoa kudeatzen duen udal enpresa

Partekatu