Herriak

Urdazubi

Programatutako 1 jarduera

Berroberria/Alkerdi leizeetarako bisita

Data eta ordua

Irailak 27, igandea, 11:00

Lekua

Topalekua herriko plazan, monasterioaren ondoan

Deskribapena

Bisitan zehar, Berroberria haitzuloan sartuko gara, ondoan dagoen Alkerdi 1 leizeko hormetan grabatuak egin zituzten giza taldeak bizi izan ziren lekuan. Azken horretan, Nafarroan ezagutzen diren labar-artearen adierazpen bakarrak ikusiko ditugu, oraina baino 12 000 urte lehenagokoak. Paretan grabatutako bisonte, zaldi eta oreinen irudikapenak ezagutzeko aukera izango dugu. Mendiko oinetakoak eta kaskoa (bizikletazkoa izan daiteke) eramatea komeni da.

Informazio gehiago edo izen-ematea

Izena ematea ezinbestekoa da: arqueologia@navarra.es

Aurretik izena ematea: Bai

Antolatzen du

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundearen Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Erregistro Atala.

Partekatu