Irailak 26, ostirala - 14:00.
San Salbatore monasterioa
Urdazubiko Monasterioaren Museoak erlikia erlijiosoak ditu, eta herriaren eta monasterioaren historia kontatzen du XI. mendetik XVIII. mendera. Gaur egun museoa den eraikin hau oso berezia da Premontretarren Ordenak Nafarroako Erreinuan sortu zuen monasterio bakarra delako.
Gainera, museoa klaustroaren gaineko begiratokia da, eta bertatik arkitektura hori ikusi eta goza dezakegu.
Historiaz blaitutako ingurune batean Urdazubiko iragana ezagutzeko aukera paregabea.
Bisitatu Monasterioko Museoa
otxondo@gmail.com
948 599 031
Otxondo evenements
Urriak 4, larunbata. 11:00.
Urdazubi-Urdax. Topagunea: monasterioaren ondoan dagoen herriko plaza.
Bisitan Berroberria koban sartuko gara, ondoan dagoen Alkerdi 1 kobazuloaren hormetan grabatu zuten gizakiak bizi izan ziren lekuan. Azken horretan, Nafarroan ezagutzen diren labar-artearen adierazpen bakarrak ikusiko ditugu, duela 12.000 urtekoak. Paretan grabatutako bisonte, zaldi eta oreinen irudikapenak ezagutzeko aukera izango dugu.
Mendiko oinetakoak, esku-argia eta kaskoa eramatea gomendatzen da. Kaskoa bizikletakoa izan daiteke, halakorik edukiz gero.
Harremanetarako pertsona: Irene Cueli
848421526
Erregistro, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atala