Gure ingurunetik elikatuz
Erroibarko Parke Mikologikoan barnako ibilaldi gidatua, Sorogainen. Bertan, gure inguruan bizi diren perretxiko-espezie batzuk ezagutuko ditugu. Bilketa eta sailkapena. Ibilaldi didaktiko, atsegin eta txikientzako egokia izango da. Parkeko arduradunak gidatuko du.
Tokia: Sorogain-Erroibar
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Larunbata, urriak 1 – 10:00 – 14:00
ANTOLATZAILEA
Erroibarko Udala
LAGUNTZAILEA
Elutseder Elkartea




Bisita Mugarriluzeko miliarioen erakusketara
Doako bisita gidatua eskainiko da Mugarriluzeko miliarioen erakusketara. Bertan, miliarioen aurkikuntza eta Pirinioetako galtzada erromatarraren ikerketei buruzko berrikuntzak azalduko dira. Bisita gidatua 11: 00etan egingo da euskaraz, eta gaztelaniaz 12: 00etan. 45 minutu inguru iraungo ditu, eta lagun-kopurua mugatua denez (30 pertsona bisita bakoitzeko), aldez aurretik izena eman beharko da esteka honetan: omendizabal@aranzadi.eus (mezuan lagun-kopurua eta hizkuntza zehaztu behar dira).
Tokia: Aurizberriko Kontzeju-Etxea
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Igandea, urriak 2 – 11:00 bisita euskaraz /12:00 bisita gaztelaniaz
ANTOLATZAILEA
Erroibar/ Valle de Erro
LAGUNTZAILEA
Aranzadi Zientzia Elkartea/ Sociedad de Ciencias Aranzadi Aurizberriko Kontzejua/ Concejo de Aurizberri Espinal Nafarroako gobernua
