“Henriren Ondarea” ibilbide turistikoa
“Henriren ondarea” ibilbide turistikoa Irurreko Kontzejuak (Gesalatz) Henri Lenaerts herritar bereziaren lana babestu eta zabaltzeko zuen interesagatik sortu zen proiektua da.
Henri Lenaertsek, Irurren bizi zen eskultore belgikarrak, bizirik zegoela bere bi eskultura laga zizkion herriari, eta 2021ean, Henri Lenaerts Zentroak beste bi pieza lagatu eta Kontzejuak “omenaldiaren harria” egokitu ondoren, ibilbide turistikoa gauzatu da Irurren.
Ibilbide honek herriko hainbat sektoretan banatutako zazpi interesgune proposatzen ditu. Haietan, seinaleztapen eta audiogidak daude eskuragarri, gaztelaniaz zein euskaraz, bisitariek ibilbidea modu autonomoan eta euren erritmoan egin dezaten.
Berriro ere, Ondarearen Europako Jardunaldietan, “Henriren ondarea” ibilbide turistikoa sustatuko da, Irurreko ondare baliotsua nabarmendu eta komunitate osoaren artean zabaltzeko, ekimen turistiko eta kultural honetan oinarrituta. Irurre herri txikia da eta jenderik gabe geratzeko arriskuan dago. Hortaz, benetan garrantzitsua da herriaren elementu interesgarraietatik abiatuta aintzatespena sustatzea. Izan ere, 30 urte luzez Henri Lenaerts eta Paulette Garin bizilagun arrunt gisa izateaz gain, bikotearen etxea mantentzen du oraindik, bizileku eta sormen-tailer gisa erabiltzen zutena, eta, horrez gain, Allotzeko urtegiaren aparteko bistak izateko zorte aparta ere badu.
Ibilbide turistikoaren azken puntua Henri Lenaerts Zentroaren museo-etxea da. Bertan, Henri Lenaertsen lan artistikoa zaintzen da, eta, artista belgikarrak egindako beste pieza batzuen artean, eskulturak, margolanak, marrazkiak, tapizak eta testu ugari topa daitezke, baita bere bilduma pertsonaleko beste pieza batzuek ere. Museo-etxera bisita gidatua egiteko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea info@centrohenrilenaerts.com helbidera idatziz edo 661 76 05 64 telefonora deituz. Bisitak igandetan egingo dira, 11:00etatik 14:00etara, eta 8 € (etxea eta lorategia bisitatzea) eta 5 € (lorategia bisitatzea) balio dute pertsona bakoitzeko.
Tokia: Irurre (Gesalatz)
DATA ETA ORDUTEGIA
- Ostirala, irailak 23 – Egun osoan zehar
- Larunbata, irailak 24 – Egun osoan zehar
- Igandea, irailak 25 – Egun osoan zehar eta 11etatik 14etara bisita gidatuentzat soilik
- Ostirala, irailak 30 – Egun osoan zehar
- Larunbata, urriak 1 – Egun osoan zehar
- Igandea, urriak 2 – Egun osoan zehar eta 11etatik 14etara bisita gidatuentzat soilik
ANTOLATZAILEA
Irurreko Kontzejua
Henri Lenaerts Zentroa
LAGUNTZAILEA
Henri Lenaerts Zentroa




