Irunberri, historian, naturan eta artean barnako bideak
IRUNBERRI BISITA GIDATUAK IRUNBERRI, Historian, naturan eta artean barnako bideak
Ba al zenekien Eneko Aritza erregeak zahartzaroa gure herrian igaro zuela? Buztingintzan Nafarroako epizentroa ginela? Antzinako Irati trenbideak gure lurrak zeharkatzen zituela? Istorio eta bitxikeria horiek eta beste askoren berri izango da bisita gidatu honetan.
Irunberrik balio handiko ondare material eta immateriala du. Ordu eta erdiko bisita honetan, Nafarroako Pirinioaurreko sarbidea den gure herrian barnera zaitezen nahi dugu, eta bertako kaleak, herritarrak eta harriek kontatzeko duten guztia ezagutzea.*irunberriko puntu nabarmenetan barnako kanpo-ibilbidea.
Abiapuntua: Irunberriko turismo bulegoa Iraupena: 90 minutu Gomendatutako adina: 6 urtetik gora Postu-kopuru mugatua: gehienez 30 lagun talde bakoitzean Izen-ematea: 678456083 telefonoan aldez aurretik erreserbatuta Prezioa: doan
DATAK ETA ORDUTEGIAK
- Larunbata, irailak 24 – 11:30 eta 17:30
ANTOLATZAILEA
Irunberriko Udala
LAGUNTZAILEA
Cederna Garalur


