Bisita gidatua echavárritarren jauregira, Karlismoaren Museoaren egoitza denera: arkitektura eta heraldika
Bisita gidatua echávarritarren jauregira Mikel Ramos historialariaren eskutik. Jauregia 1608 eta 1613 artean eraiki zen, eta egun Karlismoaren Museoaren egoitza da. Bisitan haren sustatzailean, eraikuntza-prozesuan eta heraldikan sakonduko da.
Doako sarrera
15 lagun gehienez, aldez aurretik erreserba eginez 948 55 21 11 telefonoan (astelehenetik larunbatera, 10-14ak eta 16-19ak, igande eta jaiegunak, 11-14ak)
Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa
Tokia: Karlismoaren Museoa, La Rúa kalea, 27-29, 31200 Estella-Lizarra
DATA ETA ORDUTEGIA
- Larunbata, irailaren 26a – 11:00
ANTOLATZAILEA
Karlismoaren Museoa
Nafarroako Gobernua
Estella-Lizarrako San Miguel parrokiakoak
Bisitak San Miguel elizara. 1. Institutuko eta Politeknikoko ikasleak San Miguel eliza bisitatuko dute, eta bisitek eliza eraiki zuten lagunen bizitza izango dute ardatz. San Miguel burguko herritarren ahalegin kolektiboak komentatuko dira eta garrantzi berezia eskainiko zaie bertan lurperatutakoen bizitza eta obrari. Familia handien garrantzia balioetsiko da, adibidez baquedanotarrena, eguiatarrena eta eulatetarrena. Eulatetarren kapera bereziki landuko da, Santa Elena erretaula dela-eta, eta bigarren errataularekin alderatuko da diapositiben bidez, Madrilgo Museo Arkeologiko Nazionalera garraiatu baitzen.
DATA ETA ORDUTEGIA
- Ostirala, urriaren 2a – Bisita gidatua, BHIko ikasleak. 13:30etatik 14:00etara
- Igandea, urriaren 4a – Bisita gidatu irekia. 13:00
ANTOLATZAILEA
Estella-Lizarra
LAGUNTZAILEA
Centro de Estudios Tierra Estella/LI
Klaustroak, topagune. Bisita gidatua Ruako San Pedro elizara
Bisita gidatua Mikel Ramos historialariaren eskutik.
XII. mendeko klaustroaren berezitasuna Gazteluaren muinoaren gerizpean egotean datza. Horrek eragina du haren eraikuntza-egituran, oinplano bitxia baitu hori dela eta, zeinaren lau galerietako bi baino ez dira kontserbatzen. Hala ere, Nafarroako erromanikoko multzo eskultoriko aberatsenetakoa da.
Talde bakoitzeko gehienezko lagun-kopurua: 20
Ezinbestekoa plaza erreserbatzea 848426090 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Tokia: Estella-Lizarra
DATA ETA ORDUTEGIA
- Larunbata, urriaren 3a – 11:00 eta 12:30
ANTOLATZAILEA
Estella- Lizarra
Bisita gidatuak Nafarroako Museo Etnologikora
Bisitak bildumetara eta biltegietara.
Bisita bakoitzean gehienez 25 lagun. Erreserba egitea beharrezkoa da, 948 55 35 56 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara) edo museo.etnologico.navarra@navarra.es helbide elektronikoan.
Tokia: Nafarroako “Julio Caro Baroja” Museo Etnologikoa. Merkatondoa k., 13 – 4. nabea. Estella – Lizarra
DATA ETA ORDUTEGIA
- Larunbata, irailaren 26a – 17:00
- Igandea, irailaren 27a – 12:00
ANTOLATZAILEA
Museoen Zerbitzua. Nafarroako Julio Caro Baroja Museo Etnologikoa